Errendiu hitza bi modutara erabiltzen da Azkoitian: batetik, norbait lasaitu dela esateko, eta bestetik, norbait edo zerbait kontrolatu dela esateko.
Adibidez, honela erabili ohi da 'lasaitu' esateko:
- Azkoitiko hizkeran: "Notizixe aittu ta gero noizko errendiu!".
- Euskara batuan: "Albistea entzun eta gero noizko lasaitu!".
Bestalde, honela erabili ohi da 'kontrolatu' esateko:
- Azkoitiko hizkeran: "Ume hau ezin errenditute ibiltze naun".
- Euskara batuan: "Ume hau ezin kontrolatuta ibiltzen naun".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.