Zein da 'afana' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko apirilaren 7a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'dardarraie' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'afana' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Afana hitza erabiltzen da Azkoitian norbaitek zerbait egiteko sekulako gogoa duela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Horrek izeteu afana afaltzea hara juteko!".
  • Euskara batuan: "Horrek sekulako gogoa edukitzen du afaltzera hara joateko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.