Zein da 'dardarraie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko mar. 31a, 08:12

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'erromako zubixe' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'dardarraie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Dardarraie hitza erabiltzen da Azkoitian dardara esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Azkenaldixen, attitek eundoko dardarraie dauke".
  • Euskara batuan: "Azkenaldian, aitonak egundoko dardara du".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide