Inga Segurola Dislegi elkartearen Debabarreneko delegazioaren presidenteak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Elkarguneko Oteiza aretoan. Hain justu, dislexia zer den, eta haren aurrean zer egin eta nola landu azaldu zuen azpeitiarrak herritarren aurrean.
Era berean, Segurolak dislexiak sor ditzakeen erronken inguruan ere hitz egin zuen. Dena den, azpimarra berezia egin zuen formakuntzan. Segurolaren esanetan, formakuntzak bermatzen du dislexia duten ikasle guztiek "hezkuntza eraginkorra" jasotzea, eta dislexia izateagatik zigortuak ez izatea.