Ezpeleta, Donibane Lohizune eta Hondarribia bisitatu dituzte Plaza Ondoren azken irteeran

Andoni Elduaien

Joan den asteazkenean egin zuen irteera Plaza Ondo elkarteak. Goizean, Ezpeleta eta Donibane Lohizune (Lapurdi) bisitatu zituzten, eta arratsaldean, Hondarribira (Gipuzkoa) joan ziren bazkaltzera.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideek Ipar Euskal Herria bisitatu zuten joan den asteazkenean, martxoak 22. 96 lagunek parte hartu zuten azken irteeran. 08:30ean abiatu ziren herritik, eta bazkal aurretik Lapurdiko bi herri bisitatu zituzten. Aurrena, Ezpeletan izan ziren, eta ondoren, Donibane Lohizunen.

Goiza Ipar Euskal Herrian igaro ondoren, bazkaltzera Hego Euskal Herrira itzuli ziren; izan ere, Hondarribiko (Gipuzkoa) batzokian bazkaldu zuten lagunartean. Eguraldi ona lagun, gozatu egin zuten azkoitiarrek joan den asteko irteeran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide