Aberri Eguneko manifestaziora joateko autobusa antolatu du EH Bilduk

Ane Olaizola 2023ko mar. 21a, 15:13

EH Bilduk iazko Aberri Egunean egindako manifestazioaren irudi bat. (EITB)

Iruñean egingo du koalizioak manifestazioa apirilaren 9an, eta Azkoititik hara autobusez joateko izena eman dezakete herritarrek. 

Datorren apiolaren 9an, Aberri Egunez, nazio mailako manifestazioa deitu du EH Bilduk Iruñeko kaleetan, eta hara joateko autobusa prestatu du Azkoitiko EH Bilduk. Interesa duten herritarrek dagoeneko eman dezakete autobuserako izena Zurt tabernan edo azkoitia@ehbildu.eus helbide elektronikora mezua idatzita. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egun horretan 10:00etan abiatuko da autobusa Eroski txikiaren ondoko geralekutik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide