Autismoa bistaratzea helburu duen Urdinduz egitasmoaren barruan, Gautenak eta Marea Urdinak hainbat ekitaldi antolatu dituzte apirilaren 2ra bitartean, eta besteak beste, bailara urdindu nahi dute. Horretarako, herritarrei eskatu diete Urdinduz banderatxoak jar ditzatela balkoietan eta leihoetan, eta banderatxo horiek eskuragarri jarri dituzte Azkoitiko eta Azpeitiko Eguzki belardendetan, doan. Hain zuzen ere, herritarrek gaur arratsaldetik aurrera eskuratu ahal izango dituzte banderatxoak, agortzen diren arte. Etxe bakoitzeko bakarra hartzeko eskatu dute.