Euskal Gimnastika Federazioak antolatuta eta Azkoitiko Zubiberri taldeak koordinatuta, gimnastika erritmikoko zenbait txapelketa jokatu dituzte gaur Elkarguneko kantxa nagusian.
Batetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ligaren lehen faseko probak jokatu dituzte, eta bestetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako oinarrizko txapelketakoak. 09:00etan ekin diete probei, eta 15:00 aldera bukatu dituzte lanak. Oinarrizko probetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailatako gimnastek parte hartu dute. Aldiz, absolutu mailako probetan lehiatu dira infantilak, juniorrak, seniorrak eta lehen kategoriakoak.
Guztira, 23 talde izan dira Azkoitian. Arabako Beti Aurrea, Beti Ritmica, Oskitxo, Lirain, Supra, Aresketa, Bagare, Ceted eta Argitzal klubak izango dira Azkoitian; Bizkaiko Xixili, Dana, Sakoneta, Bitxiak, Santutxu, Olazarmendi, Ohana, Miragarri eta Getxo klubak; eta, Gipuzkoako Izar Leku, Donosti, Ipurua, Tolosa eta Belabieta.