OBBB eta KDA tailerrak eskainiko ditu Gurutze Gorriak Elkargunean

Ane Olaizola 2023ko mar. 17a, 09:30

Azkoitiko Gurutze Gorriak Oinarrizko Bihotz Birika Berpiztea (OBBB) eta Kanpoko Desfibrilatzaile Automatikoa (KDA) tailerrak eskainiko ditu hilaren 23an eta 24an, eta eman daiteke izena.

Azkoitiko Gurutze Gorriak Oinarrizko Bihotz Birika Berpiztea (OBBB) eta Kanpoko Desfibrilatzaile Automatikoa (KDA) ikastaroak antolatu ditu hilaren 23 eta 24rako. Bi egun horietan, 17:00etatik 21:00eatara artean emango du saioa Ibon Errazu Gurutze Gorriko boluntarioak Elkargunean.

Antolatzaileen arabera, ikastaroak herritar guztiei zuzendutakoak dira, eta hain zuzen, han eskaintzen den prestakuntza "funtsezkoa" dela azpimarratu dute antolatzaileek, lehen laguntzetan "beharrezkoak diren oinarrizko ezagutzak" emango baitituzte.

Tailerrean parte hartzeko bi modutara eman daiteke izena: 943-85 32 97 telefono zenbakira deituta edo azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikora mezua bidalita. 70 euro ordaindu behar da izen-ematea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide