Zein da 'azkordine' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mazkala' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'azkordine' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Azkordine hitza erabiltzen da Azkoitian norbaitek ospela duena esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Negun eskuteko bietzak azkordinez beteta eukitzettut".
  • Euskara batuan: "Neguan eskuetako behatzak ospelduna edukitzen ditut".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide