Joseba Diaz korrikalariak hamar kilometroko Gipuzkoako Txapelketa irabazi du

Andoni Elduaien

Donostiako XIX. Udaberriko Lasterketa irabazita jantzi diote azkoitiarrari Gipuzkoako txapela. Proba irabazteaz gain, lasterketaren errekor berria ezarri du Diazek.

Joseba Diaz Xeye taldeko korrikalari azkoitiarrak XIX. Udaberriko Lasterketa irabazi du gaur, igandea, Donostian. 30:03 denbora egin du Diazek, eta orain arteko errekorra hautsi du hark; izan ere, 2009an Kamel Ziani lasterkariak egindako denbora (30:42) 39 segundoan hobetu du azkoitiarrak.

Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Donostiarrak kirol elkarteak urtero antolatu ohi dute hamar kilometroko lasterketa, eta aurten, Gipuzkoako Txapelketa ere jokatu dute proba berean. Hori horrela, modalitate horretako Gipuzkoako txapeldun izendatu dute korrikalari azkoitiarra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide