Bederatzi izendapen jaso ditu Bulego musika taldeak MIN sarietarako

Andoni Elduaien 2023ko mar. 11a, 16:04

Tomas Lizarazu Bulego taldeko abeslaria. (Bulego)

Musika independentearen MIN sarien hamabosgarren edizioa egingo dute aurten, eta bederatzi sari irabazteko hautagaien artean da Azkoitiko musika taldea. Entzuleen botoak biltzen ari da antolakuntza orain, irabazleak nor diren erabakitzeko.

Azkoitiko Bulego musika taldea XV. MIN sarietarako hautagaietako bat da. Batasun Fonografiko Independenteak antolatzen ditu MIN sariak, eta Azkoitiko taldeak bederatzi izendapen jaso ditu.

Zehazki, honako bederatzi izendapenak jaso ditu Bulegok: urteko abesta onenaren saria (Suzko erroberak); artista berri onenaren saria; bideoklip onenaren saria (Suzko erroberak); zuzeneko onenaren saria –Donostiako teilatu batean egin zutena–; pop disko onenaren saria (Gure bizitzako lehen bira); euskarazko disko onenaren saria (Gure bizitzako lehen bira); musika ekoizpenik onenaren saria (Gure bizitzako lehen bira); jatorrizko letrarik onenaren saria (Suzko erroberak), eta diseinu grafiko onenaren saria.

Martxoaren 22ra bitartean, publikoak botoen bidez hamabost musika proiektu onenak erabakiko ditu. Hamabost talde horietatik bost talde erabaki beharko ditu ondoren epaimahaiak, horiek izango baitira finalera azken pausoa emango dutenak. 

Momentu honetan, entzuleen botoak biltzeko denbora tartea zabaldu du antolakuntzak –honako lotura honetan eman daiteke botoa, behin erregistratu ondoren–, eta irekita egongo da martxoaren 22ra bitartean. Maiatzaren 17an banatuko dituzte sariak Mallorkan (Herrialde Katalanak) egingo duten ekitaldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide