Dislexia zer den jendartean ezagutarazteko asmoz festa egin du gaur Dislegi elkarteak. Hain justu, elkartearen Debabarreneko delegazioak eta herriko hainbat familiak antolatuta egin dute jaia herrian. Inga Segurola delegazioaren presidenteak hitz egin du kameren aurrean, eta hura elkartearen nondik norakoez, gaur egunaren antolaketaz, eta elkarte bezala dituzten helburuez aritu da.