Azkoitiko Udalak urteroko lankidetza hitzarmena sinatu du Plaza Ondo jubilatuen elkartearekin. Akordio hori tarteko, udalak 45.000 euroko dirulaguntza emango dio jubilatuen elkarteari urteko ekintzak egiten laguntzeko eta, ahal bada, zabaltzeko. Hainbat eratako jarduerak antolatzen ditu elkarteak urtero: bidaiak, eskulan eta parte hartze tailerrak, aisialdiko jarduerak eta abar. Eta horrez gain, baita 90 urte betetzen dituzte gizonei eta emakumeei omenaldia ere.
Javier Zubizarreta alkateak eta Maria Pilar Zarraga elkarteko presidenteak sinatu dute hitzarmena, eta bidelagun izan dituzte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta elkarteko beste hainbat kide.