Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bidaia egin du Salamancara (Espainia). Guztira, 56 lagunek parte hartu zuten larunbatetik asteartera egindako bidaian. Salamancako eta Valladolideko zenbait herri eta txoko ezagutu zituzten, betiere giro eta umore ezin hobean.
Larunbatean egin zuten bidaia herritik Salamancara (Espainia) azkoitiarrek. Igandean, goizean, La Alberca herria bisitatu zuten, eta arratsaldean, Tormes de Alban herria. Astelehenean, Salamancan bertan ibili ziren herritarrak, eta asteartean Valladoliden. Turismoa egiteko baliatu dute azkoitiarrek inguru horietan egindako egonaldia, eraikin eta gune historikoak bisitatu baitituzte han. Astearte iluntzean etxeratu ziren lau eguneko bidaia egin ondoren.
Argazkiak: Plaza Ondo elkartea
Ipar Euskal Herria irteera
Bestalde, Plaza Ondo jubilatuen elkarteak irteera antolatu du martxoaren 22rako. Egun horretan, Donibane Garazi eta Donibane Lohizune bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Bihar, ostirala, itxiko dute izen-emate epea. Azkoitiko Kultur Etxean jubilatuen elkarteak duen lokalean eman beharko da izena, 40 euro ordainduta. Elkarteko bulegoa 10:30etik 12:00etara zabalduko dute.
Hilaren 22an, 08:30ean abiatuko dira parte hartzaileak autobusez Aizkibel liburutegiaren ondoko autobus geralekutik. Bi herriak ezagutzeko aukera izango da, baita Hondarribia ere; izan ere, herri horretako batzokian egingo dute bazkaria. Antolatzaileek nabarmendu dute, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko dutela hamaiketakoa egunpasara. Aldiz, edariak Plaza Ondok eramango ditu irteerara. Halaber, izena ematerakoan jakinaraziko dute elkarteko kideek bazkaltzeko izango duten menua.