Zein da 'mazkala' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'este-sobrie' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mazkala' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mazkala hitza erabiltzen da Azkoitian ahula edo ganoragabea den pertsonari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

Ahula esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaxoik eon zanetik, mazkal jittie zauken horrek".
  • Euskara batuan: "Gaixo egon denetik, ahul itxura du horrek".

Ganoragabea esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gaurko bero honekin mazkaldute nitxion; etzaukenat ezertakore gogoik".
  • Euskara batuan: "Gaurko bero honekin ganorarik gabe nagon; ez dinat ezertarako gogorik".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide