Zabalik da Lupe Lekuonak liburutegian eskainiko duen ipuin kontaketarako izen-emate epea

Andoni Elduaien 2023ko mar. 9a, 08:51

Lekuonak liburutegian eskainitako saio bateko irudia. (Artxiboa)

Saioa martxoaren 16an eskainiko du Lupe Lekuona ipuin kontalariak, Aizkibel liburutegian. Gaurtik hilaren 15era bitartean egongo da izena emateko epea zabalik. HH5etik LH3ra bitarteko haurrei kontatuko die ipuina Lekuonak.

Martxoaren 16an, ostegunez, Puhuy txoria izeneko ipuina kontatuko du Lupe Lekuona ipuin kontalariak Aizkibel liburutegian. 17:30ean hasiko da saioa egun horretan, eta HH5etik LH3ra bitarteko haurrei zuzenduko die saioa Lekuonak.

Hain justu, ipuin kontaketa saioan parte hartzeko izen-emate epea ireki du gaur, osteguna, liburutegiak. Lekuonaren kontakizuna bertatik bertara jarraitu nahi duten haurren izena liburutegian bertan edota 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da. Horretarako martxoaren 15era arteko epea jarri dute liburutegiko arduradunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide