Uztailaren 15ean ospatuko du Tta-kun areto futbol taldeak II. Beltzen Eguna

Andoni Elduaien

Iaz ospatu zuten aurrenekoz Tta-kun taldearen Beltzen Eguna. (Nerea Uranga)

Beste urte batez, areto futbola eta jaia uztartuko ditu Tta-kun areto futbol taldearen Beltzen Egunak.

Azkoitiko Tta-kun areto futbol taldeak jakinarazi du II. Beltzen Eguna noiz izango den. Uztailaren 15ean, larunbatez, ospatuko dute bigarren urtez jarraian areto futbola eta jaia uztartuko dituen eguna.

Taldeak adierazi du festa egunaren aurreko bi asteetan jokatuko dutela II. Tta-kun AFE Zaleen Txapelketa. Dena den, egunari eta txapelketari buruzko informazio guztia aurrerago emango dutela azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide