Zein da 'este-sobrie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'puntepaxa' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'este-sobrie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Este-sobrie hitza erabiltzen da Azkoitian apendizeari deitzeko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Este-sobrie kentzea eman omen debe Zumarra".
  • Euskara batuan: "Apendizea kentzera eraman omen dute Zumarragara".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide