Atzo, otsailak 25, egin zuten. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Gure txokoak ezagutzen egitasmoko otsaileko mendi irteera. Hain zuzen, Kukuherri eta Samiño lotu zituzten atzokoan, eta 35 lagun inguru animatu zen txangora. Mendizaleak 08:30ean elkartu ziren Balda plazan, eta handik Kukuherri auzora joan ziren ondoren Samiñora jotzeko. Tontorra egin ostean, inguruko parajeez gozatu et oinez itzuli ziren Azkoitira.
(Argazkiak: Anaitasuna MB)