Pertsona bat zauritu da Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidean autobus batek eta auto batek izan duten istripuan. Errepidearen 29. kilometroaren parean jazo da ezbeharra 14:40 inguruan. Segurtasun Sailak hedabide honi adierazi dionez, zauritutako pertsona Zumarragako ospitalera eraman dute.
Istripua gertatu denetik errepidea garbitu arte errepidea guztiz itxita egon bada ere, dagoeneko zabaldu dute zati batean. Une honetan, errepidea itxita dago Urretxutik Azkoitirako noranzkoan, baina zabalik, Azkoititik Urretxurakoan.