Kalistenia praktikatzeko parkea ireki dute Txerloian

Andoni Elduaien 2023ko ots. 22a, 15:14

Kalistenia praktikatzen duten gazteak eta Javier Zubizarreta alkatea, Txerloian. (udala)

Txerloian kalisteniarako parkea egokitzeko proiektuak, guztira, 47.502 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan du. Udalak azaldu duenez, kirola praktikatzeko "parkea nahi zuten gazteekin" adostu du parkea egokitzeko lekua.

Kalistenia parkea inauguratu dute Txerloia auzunean. Futbol zelaiaren eta tenis pisten artean dagoen berdegunean egokitu du udalak kirol hori praktikatzeko eremua. Kalistenian norbere gorputzaren pisuarekin ariketa fisikoa egiten du kirolariak; gorputzak erresistentzia lana egiten du, eta hala indarra zein gaitasun kardiobaskularra areagotzen da.

Txerloian kalisteniarako parkea egokitzeko proiektuak, guztira, 47.502 euroko (BEZ barne) aurrekontua izan du, eta gune horretan bertan elkartu dira Javier Zubizarreta alkatea eta kalistenia kirola praktikatzen duten zenbait gazte. Proiektuaren inguruan hitz egin dute parkean elkartutakoek.

Proiektuaren inguruko azalpenak eman ditu alkateak, eta kirola egiteko aukerak "gero eta zabalagoak" direla azaldu du hark. "Espero dut herritarrek kalisteniaz gozatzea. Kontuan hartu, kirola osasuna dela eta udal honen ardura ere bada osasun komunitarioa zaintzea eta horretarako baliabideak jartzea. Eskaera ikusita, horixe egin dugu: herrian kalistenia parkea nahi zutenekin adostu dugu tokia, eta jada martxan dago. Beraz, esan ohi den moduan, osasunez urra dezatela", azaldu du alkateak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide