Mozorro jaia izan zen atzo Azkoitiko karnabaletan, eta kuadrilla eta familiak mozorrotuta irten ziren kalera. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia izan zen herriko plazan, baina herriko txoko desberdinetan jarri zuten musika beste hainbat kuadrillek. Beren mozorroetan irudimena erakutsi zuten azkoitiarrek, eta herriko kaleak girotu zituzten.