Azkoitiarrak murgildu dira mozorroen festan. Floreaga Ikastetxekoen eta Xabier Munibe Ikastolakoen kalejira koloretsuarekin hasi dira aurten ere Azkoitiko karnabalak. Eguzki epeletan egin zuten ibilbidea, kale ertzeetan ikusle ugari zutela. Askotariko mozorro alai eta koloretsuak soinean jantzita osatu zuten kalejira. Ondoren, 5etan hasita, gaztetxo ugari elkartu zen plazan, eta dantzaldia egin zuten Oihan Vega DJak jarritako musikaren doinuekin. Hona hemen atzoko kalejirak utzitako irudiak.