Karnabalak 2023

Disko festa jendetsua egin dute Elkargunean

Aitziber Arzallus

Atzo iluntzean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek Elkargunean jarraitu zuten karnabalak ospatzen Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuetara. Mozorro lehiaketa eta guzti egin zituzten.

Atzo dezente luzatu zuten festa Azkoitiko gazteek. Oihan Vega disko jartzailearen plazako emanaldiaren ostean, iluntzean, 12 eta 17 urte bitartekoek Elkargunean jarraitu zuten karnabalak ospatzen Xabi Fest DJ azkoitiarraren doinuetara. Dotore mozorrotuta ibili ziren gazteak, mozorro lehiaketa ere egin baitzuten.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazteria Zerbitzua)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide