Maatsa hitza bi modutan erabiltzen da Azkoitian. Batetik, nahaspila adierazteko, eta bestetik, pagotxa adierazteko. Aldiz, mahatsa ohiko fruta bat da gure artean.
Adibidez, honela erabili ohi da nahaspila adierazteko:
- Azkoitiko hizkeran: "Hau den maatsa daona sukalde hontan; arratsaldeko bostak eta oindik sukaldie jasotzeke".
- Euskara batuan: "Hau dun nahaspila dagoena sukalde honetan; arratsaldeko bostak, eta oraindik sukaldea jaso gabe".
Bestalde, honela erabili ohi da pagotxa adierazteko:
- Azkoitiko hizkeran: "Herrixen bila du lana; horrek bai maatsa!".
- Euskara batuan: "Herrian aurkitu du lana; horrek bai pagotxa".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.