Anaitasuna Mendi Bazkunak Pirinioetara irteera egin du joan den asteburuan, eta mendizaleek eskiaz gozatzeko aukera izan dute bi egunez. Guztira, 23 lagunek parte hartu dute eski irteeran, eta besteak beste, Forges d'Abe ta Acue mendietan, "mendi eskiaz gozatzeko ingurune paregabeetan", ibilbide "ederrak" egin dituzte. Eguraldi "bikaina" izan dute mendizaleek, giro eguzkitsua izan baitute bi egunetan. Anaitasunak jakinarazi duenez, hurrengo eski irteera martxoan egingo du taldeak.