Azkoitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du etzi, osteguna, udaleko bilkura areto nagusian (19:00). Eguneko zerrendan bi puntu nagusi izango dituzte eztabaidagai. Batetik, San Jose egoitzako Unitate Psikogeriatrikoa (UPSI motakoa) eraberritzeko lanen interes bereziko edo udal onurako adierazpena onestea izango dute aztergai. Izan ere, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan arautzen den 22. artikuluaren A atalean eragina izango dute lanek, %95eko hobariaren efektuari dagokionean. Bestetik, udal inbentarioaren zuzenketa partziala ere onartuko dute etzi egingo duten udalbatzarrean.
Hona hemen osteguneko udalbatzarreko zerrenda:
- Udal inbentarioaren zuzenketa partzialaren onespena.
- San Jose egoitzako UPSIA eraberritzeko lanen interes bereziko edo udal onurako adierazpenaren onespena, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan arautzen den 22.a) artikuluaren %95eko hobariaren efektuetarako.