Azkoitiko Herrixen mekartari elkarteak gaur abiatu du otsaileko kanpaina. Gaurtik hilaren 20ra bitartean erosketak Herrixen elkarteko saltokietan egiten dituztenek, hamar euroko hobaria jasoko dute hurrengo erosketak egiteko.
Hobaria jasotzeko, nahitaezkoa izango da erosketa horien ordainketak Azkoitia txartelarekin egitea.