Zein da 'lijerra' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'puntzixue' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'lijerra' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Lijerra hitza erabiltzen da Azkoitian arina esateko Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Zaku horrek eztu asko pixauko, lijerra da ta ziero".
  • Euskara batuan: "Zaku horrek ez du asko pisatuko, zeharo arina da eta".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide