Azkoitiko Irakurle Taldeak hurrengo saioaren berri eman du: irakurleak urtarrilaren 24an, asteartez, elkartuko dira Kultur Etxeko hirugarren solairuan (19:00), eta horiek Nerea Ibarzabal Salegik idatzi duen Bar Gloria (Susa, 2022) eleberria izango dute hizpide. Gainera, Ibarzabal bera izango da saioan, taldeak jakinarazi duenez. Bertsolari markinarrak literaturaren arloan kaleratu duen aurreneko liburua da Bar Gloria.
Argibide gehiago behar duenak azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.