Datozen egunotan bi film ikusteko aukera izango da Baztartxo antzokian. Alde batetik, El viaje a París de la señora Harris filma eskainiko dute; lehen emanaldia igandean, hilak 1, izango da, 19:30ean, eta bigarrena, astelehenean, hilak 2, 20:00etan. Bestalde, asteartean, hilak 3, Joseba Beristain musikari azkoitiarraren parte hartzearekin ekoitzitako Unicorn Wars filma ikusteko aukera izango da zineforumean, 20:00etan.
Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:
El viaje a París de la señora Harris filma:
Unicorn Wars filma: