Oporrak hartu aurreko azken eguna musikarekin agurtu zuten atzo, ostirala, Azkoitiko Bizkargi musika eskolako ikasleek. Gabonak heldu direla eta, hainbat Gabon kanta interpretatu zituzten atzo Gaztanenea parkean. Horrez gain, San Jose egoitzako egoiliarrek ere musika eskolako ikasleekin batera zenbait abesti kantatu zituzten.