Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna eskainiko dute asteartean, Baztartxo Antzokian. Bi emanalditan aurkeztuko dute pailazoek azken lana; 16:00etan izango da lehen saioa, eta 18:30ean bigarrena. Maxixatzenek udalak emandako lau sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Bi sarrera bikoitz 16:00etako emanaldirako dira, eta beste bi 18:30eko ikuskizunerako.
Bazkide ugarik parte hartu dute zozketan, eta horien guztien artean zozketa egin ondoren, Gloria Casteig-ek eta Beatriz Aizpuruk irabazi dituzte 16:00etarako sarrerak; 18:30eko sarrerak, berriz, Olatz Arangurenek eta Tere Aizpuruk irabazi dituzte. Irabazleek Baztartxo antzokiko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak ikuskizuna hasi aurretik.