Eguberrietako kontzertua eskainiko dute bihar Iraurgi abesbatzak eta Udal Musika Bandak

Andoni Elduaien 2022ko abe. 23a, 09:00

Duela urte batzuk bi taldeek eman zuten Eguberrietako kontzertuko irudia.

Udal Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak 12:30ean Kontzejupen eskainiko dute Eguberrietako kontzertua. Guztira, hamahiru abesti eskainiko dituzte bi taldeek herritarren aurrean.

Udal Musika Bandak eta Iraurgi abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko dute bihar, larunbata, Kontzejupen. 12:30ean hasiko da bi taldeen emanaldia, eta guztira, hamahiru abesti entzun ahal izango dituzte herritarrek.

Gabonetako abestien zaleek askotariko doinuak entzun ahalko dituzte, hizkuntza bat baino gehiagotan abestuta. Honako abesti hauek jo eta abestuko dituzte musika bandak eta Iraurgi abesbatzak: Gloria in excelsis deo, Jaun handiak ikus'azue, Mesias sarritan, La luz que nace en ti, Haurtxoa sehaskan, Birjina maite, Eguberri zuriak, Gau ilunak ez badu, Last Christmas, Mary did you know, Jesus jaio da, All I want for Christmas is you eta Adeste fideles.

Dena den, biharkoa ez da izango Gabonetako musika emanaldi bakarra; izan ere, Udal Musika Bandak urte amaierako kalejira eta kontzertua eskainiko ditu 12:30ean, Kontzejupen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide