Zein da 'mamixela' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2022ko abenduaren 23a

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'errebueltie' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'mamixela' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Mamixela hitza erabiltzen da Azkoitian norbait pinpirina dela esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Neska/mutil hori txikittetiken izen da oso mamixela".
  • Euskara batuan: "Neska/mutil hori txikitatik izan da oso pinpirina".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.