Eduki babestua

Danobatgroup-eko Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketak badu irabazlea

Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 19:00

Arantza Aguado lehiaketaren irabazlea.

Euskaraz izango gara lema aukeratu du aurten Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren lehiaketarako. Kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari zuzendu die lehiaketa, eta Arantza Aguado izan da irabazlea.

Euskaraz izango gara leloa mantenduz, Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa antolatu du aurten berriro. Lehiaketa Kooperatiba Taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari orokorrean zuzendu da, eta dagoeneko badu irabazlea: Arantza Aguado andoaindarra.

Duela 22 urtetik ari da kooperatiba taldea bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta 2021-2024 plan estrategikoaren markoan ari da euskara planeko erronkak eta helburuak lantzen. Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean zein teknologia berrietan, besteak beste.

"Zorionak Arantza, zuretzat produktu ekologikoz betetako otarre eder bat; eskerrik asko beste guztioi parte hartzeagatik".

Euskaraz izango gara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide