Zein da 'errebueltie' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Bihurgune edo 'errebuelta' bateko irudia. (Pixabay)

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'gorriotsa' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'errebueltie' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Errebueltie hitza erabiltzen da Azkoitian bihurguneari esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Errebuelta arriskutsue da hau kotxiekin pasatzeko".
  • Euskara batuan: "Bihurgune arriskutsua da hau autoarekin igarotzeko".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide