Elkue taldeak irabazi ditu Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako VII. Orbel Jokuek. Joan den zapatuan, hilak 3, jokatu zuten finala Elkargunean, eta Ezdakiat, Jardunjiran eta Elkue talde finalistek askotariko galderei erantzun behar izan zieten bertan. Julen Garate eta Ana Zubizarreta Maxixatzen elkarteko kideek zuzendu zuten saioa, eta guztira, lau probatan murgildu zituzten lehiakideak. Finala osorik dago ikusgai, Erlo Telebistaren eskutik.