Amaitu dira San Andres jaiak, eta festa horien bueltan etorritako barrakek ere azken egunak dituzte herrian. Hori horrela, gaur murriztutako prezioa dute barraketako fitxek, arduradunek umeen eguna izendatu baitute gaurkoa.
Trenbidearen Zumardian kokatutako tiobiboetan buelta batzuk eman nahi dituzten umeentzat eta gaztetxoentzat arratsalde aproposa ari da izaten gaurkoa, astelehena. Barraka guztietan ohi baino merkeago ibili ahal izango dute: euro batean, fitxa fitxa bat.