Zein da 'gorriotsa' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'ardaaixe' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'gorriotsa' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Gorriotsa hitza erabiltzen da Azkoitian maldizioka aritzeari esateko. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Haxek ibili zeben gorriotsa atzo bere taldiek galdu zunin".
  • Euskara batuan: "Haiek maldizioka ibili ziren atzo bere taldeak galdu zuenean".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide