Bertsoa paperean

Bertso bat, Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan

Greta Etxaniz eta Nora Arrizabalaga 2022ko abenduaren 3a

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Erniarraitz bertsozale elkarteko Greta Etxaniz eta Nora Arrizabalaga ikasleek bertso bat egin dute. Hona hemen osorik:

Bihotzean eduki arren guk,
hitzetten dugu erdara.
Eta euskara euskaldunentzat
bizimodu bat ez al da?
Euskararekin egiten ditteu
hainbat parre ta algara,
galtzen denean euskaldun denok,
triste sentituko gara.
Gure_arbasoek utzitakoa
zerbait gerorako bada,
zirenengatik zaindu dezagun
geurea dugun euskara!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide