Ardaaixe hitza erabiltzen da Azkoitian zuhaitz batzuen gerrian, pagoetan batez ere, hazten den onddoari esateko. Sua egiteko eta erretzeko erabili ohi da. Adibidez, honela erabili ohi da:
- Azkoitiko hizkeran: "Etxe harek ardaaixe bezela hartu zun sue".
- Euskara batuan: "Etxe hark ardagaia bezala hartu zuen su".
Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.