San Andres egunez tradizio bilakatu den moduan, marrazki lehiaketa egin dute gaurkoan, Txuri Urdin elkarteak antolatuta. 10:00etan hasi dira lehiaketan parte hartu duten haurrak eta gaztetxoak beren lanak egiten, eta epaimahaiak haiek egindako marrazkiak baloratu ostean, 14:00etan egin dute sari banaketa ekitaldia, plazan. Guztira, 700 ume inguruk parte hartu dute aurtengo lehiaketan.
Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak: A kategorian, Jare Casas, Aner Caballero eta Cristopher Araya nagusitu dira; B kategorian, Enara Osinalde, Ariana Ayala eta Oihane Calderon; eta C kategorian, Karla Alberdi, Abdul Manan eta Amets Carrera. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, saritu guztiak ez dira agertu oroigarrien bila.