Anari azkoitiarrak bere bandarekin eskainiko dituen azken kontzertuen berri eman du, eta musikariak iragarri duenez, urteko azken kontzertua jaioterrian, Azkoitian, eskainiko du; Matadeixen, hain zuzen ere. Abenduaren 29an, ostiralez, izango da emanaldia. Aurrerago jakinaraziko dute emanaldiaren ordua.
Azkenengoz, joan zen urtean aritu zen Anari herritarren aurrean zuzenekoa eskaintzen; Baztartxo antzokian izan zen orduko kontzertu hori.