Gaizka Etxaniz artzain azkoitiarrak Aturako Txakur Txapelketa irabazi zuen atzo, igandea, Torroella de Montgri (Katalunia) herrian. Laster txakurrarekin parte hartu zuen Etxanizek txapelketan, eta 160 puntu batuta txapelketa irabaztea lortu zuen hark.
Torroella de Montgriko San Andres feriaren bueltan egin zuten txapelketa, eta guztira, sei artzainek eta beste horrenbeste txakurrek parte hartu zuten txapelketan. Etxaniz ondoren, bigarren sailkatu ziren Leyla Ortiz eta Naika txakurra (152 puntu) eta hirugarren, Moises Tarres eta Mel txakurra (145 puntu).