San Andres egunaren aurretik ere festa nagusi izan da asteburu honetan herrian. Igande goiza bete-betea izan da. Baserritarren azokarekin eta Garapenean Bidelagun azoka solidarioarekin batera, ehoziri edo bolillo lanetan aritzen direnen topaketa egin dute Kontzejupean, eta Bizkargiko dantzarien eta musikarien erakustaldiaz gozatu dute eguerdian kalean ibili direnek.