Santa Zezilia musikarien zaindariaren omenezko urteroko jaialdia egin zuen atzo Bizkargi musika eta dantza eskolak. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan jarria zuten hitzordua, eta ikus-entzulez bete zen aretoa.
Trikiti eta pandero ikasleek, dantzatakoek, abesbatzak, biolin ikasleek eta banda gaztekoek osatu zuten atzoko emanaldiaren egitaraua.