Musikaz lagunduta, atabal, danbor zein txapa hotsak nagusituko dira gaur, 22:00etatik aurrera, Azkoitiko kaleetan nahiz plazetan. Aurtengoan, 11 konpainiak, elkartek edo taldek parte hartuko dute danborradan, inoiz baino talde gehiagok.
Honako talde hauek parte hartu dute danborren eta txapen desfilean: Ixkitturri elkartea, Pilotarien taldea, Euskal presoen eskubideen aldeko taldea Xabier Munibe Ikastolako gurasoen taldea, Xabier Munibe Ikastolako ikasle ohien taldea, Txintxarri taldea, Aldapa taldea, Floreaga Ikastetxeko gurasoen taldea, Floreaga Ikastetxeko ikasle ohien taldea, Azkoitiko Udalaren taldea eta Zalduntxuk taldea. Azken hori da aurtengo berrikuntza nagusia.
Hona hemen danborradan parte hartuko duten taldeen informazioa.
- IXKITTURRI ELKARTEA
Sorreraurtea: 2001a.
Jantzia: Baserritar jantzia.
Danborrak ala txapak: Emakumeek danborrak jotzen dituzte, eta gizonek txapak.
- PILOTARIAK
Sorrera urtea: Danborrada San Andres jaietan egiten hasi aurretik; ez dago data zehatza jasota.
Jantzia: Pilotari jantzia.
Danborrak ala txapak: Jertse gorridunek danborrak, eta jertse urdindunek txapak.
- EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDE
Sorrera urtea: Danborrada San Andres jaietan egiten hasi aurretik; data zehatzik ez.
Jantzia: Baserritar jantzia.
Danborrakala txapak: Emakumeek danborra, eta gizonek txapa.
- XABIER MUNIBEKO GURASOAK
Sorrera urtea: 2005a.
Jantzia: Sukaldari jantzia.
Danborrak ala txapak: Jantzi beltza dutenek danborra jotzen dute, eta gorria dutenek txapa.
- XABIER MUNIBEKO IKASLE OHIAK
Sorrera urtea: 2005a.
Jantzia: Baserritar jantzia.
Danborra ala txapa: Emakumeek danborra, eta gizonek txapa.
- TXINTXARRI
Sorrera urtea: 2015a.
Jantzia: Sukaldari jantzia.
Danborra ala txapa: Taldekide erdiek danborra jotzen dute, eta gainontzeko erdiek, txapa.
- ALDAPA
Sorrera urtea: 2018a.
Jantzia: Kamiseta horia eta txapel zein zapi beltzak.
Danborra ala txapa: Taldekide erdiek danborra jotzen dute, eta gainontzeko erdiek, txapa.
- FLOREAGAKO GURASOAK
Sorrera urtea: 2003a.
Jantzia: Baserritar jantzia.
Danborra ala txapa: Gizonek txapa, eta emakumeek danborra.
- FLOREAGAKO IKASLE OHIAK
Sorrera urtea: 2003a.
Jantzia: Baserritar jantzia.
Danborra ala txapa: Gizonek txapa, eta emakumeek danborra.
- UDALEKO TALDEA
Sorrera urtea: Danborrada San Andres jaietan egiten hasi aurretik; data zehatzik ez.
Jantzia: Napoleon jantzia.
Kideak: Gizonek danborra, eta emakumeek txapa.
- ZALDUNTXUK
Sorrera urtea: 2022a.
Jantzia: Jantziak egin bitartean, alkandor zuri eta beltzak nahiz zapi gorriak.
Danborrak ala txapak: Alkandora zuridunek danborrak, eta alkandora beltzdunek, txapak.