Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira, Sexismoaren hariak eten irakur zitekeen grafitia margotzen aritu dira hainbat gazte Kontzejupean. Hara bertaratu direnak Artxamendi topalekuko begiraleak eta kale hezitzaileak izan dituzte bidelagun. Segidan, berriz, gaiaren inguruko bideo bat eskaini dute leku berean.
Ondoren, udal ordezkariek Sexismoaren hariak eten kanpainako poltsak banatu dizkiete herritarrei Kontzejupe inguruan. "Errespetuzko harremanak, berdintasuna eta segurtasuna espazio guztietan" nahi dituztela aldarrikatuko dute udal ordezkariek poltsa banaketan.